Telesail berri baterako figuranteak behar ditu Euskal Telebistak

Euskal Telebistak estrak behar ditu maiatzaren 18tik uztailaren 10era Hondarribian, Zestoan eta Azpeitian grabatu behar duten telesail berri baterako.

Euskal Telebistak estrak behar ditu maiatzaren 18tik uztailaren 10era Hondarribian grabatu behar duten telesail berri baterako. Zestoan eta Azpeitian ere egingo dituzte grabazioak. Pausoka ekoiztetxeak egin du deialdia. 18 urtetik gorako figuranteak behar dituzte, “gazteak eta zaharrak”, eta kastinean parte hartzeko interesa dutenek izen abizenak eta bi argazki bidali behar dituzte 615 40 71 30 whatsapp zenbakira, aurpegiko bat eta gorputz osoko beste bat. Informazio gehiago behar duenak 943 01 16 83 telefono zenbakira dei dezake, edo postaz idatzi.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.