Orotara. 4.000 botila izan ziren banatzeko
Eguraldia lagun, ehunka irundarrek parte hartu zuten larunbatean Irunen Sagardo Egunean, Urdanibia plazan. Bertan, bi data biribil ospatu zituzten: batetik festak 20 urte bete dituela, eta bestetik, larunbatean bertan Real Union futbol taldeak 100 urte bete zituela.
Hortaz, edalontzia eskuan eta Real Unionen zapi zuria lepoan izan ziren partaideak festaz gozatzeko.
Taupadak gobernuz kanpoko erakundearentzat izan da bertan bildutako dirua. Bolivian nekazaritza egitasmoak garatzen laguntzeko izango da bildutakoa.
Sagardoa, dantza, musika, gazteak, helduak, jakiak… Denetik izan zen Urdanibian larunbatean. 4.000 botila sagardo hustu zituzten orotara.
Sagardo Eguna, irudi galeria
[nggallery id=41]