'Hondoxka', azken gabarrarien gaineko dokumentala, Itsas Etxean

Bidasoko gabarrariei buruzko Hondoxka dokumentala proiektatuko dute ostegunean Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. Jose Luis Zabalak zuzenduriko dokumentala da Hondoxka, ordubeteko iraupena duena.

hondoxka

Hondoxka dokumentaleko une bat

Bidasoko gabarrariei buruzko Hondoxka dokumentala proiektatuko dute ostegunean Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. Jose Luis Zabalak zuzenduriko dokumentala da Hondoxka, ordubeteko iraupena duena. Gregorio eta Nikolas Olasagastirekin garai bateko gabarra batean sartuta, Bidasoko azken gabarrarien oroitzapenak jaso zituen Zabalak 2005ean, Puntaletik Behobiara doan ibilbidean. Ez da sarrerarik ordaindu beharko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.