Hondarribiko EH Bilduk bizikleta martxa egin du, herriko bidegorri sarea osatzeko beharra aldarrikatuz.

Bizikleta martxa, Txiplao paretik igarotzen
Hondarribiko EH Bilduk bizikleta martxa egin du, udal hateskundeetako kanpainaren barruan. Mendelutik abiatu dira, hamaikak pasatxo zirenean, eta herriko kaleak zeharkatu dituzte, Puntalean bukat arte. Han, indarrak berreskuratzeko aukera izan dute, pintxo janarekin.
Gaurko ekitaldiarekin, herriko bidegorri sarea osatzeko beharra aldarrikatu du Hondarribiko EH Bilduk.