Egun Ezker Batua-Berdeak alderdiko zinegotzi denak "egungo testuinguru politikoari erantzuteko" aukera onenentzat dauka
Manuel Millan
2011ko udal hauteskundeetan Ezker Batua-Berdeak alderdiarekin zinegotzi kargua lortu zuen Manuel Millanek, Si Se Puede Irun Podemosen hautesle taldeari botoa emateko eskatu die gaur irundarrei. Aukera hori “egungo testuinguru politikoari erantzuteko” aukera onena dela uste du, eta eskaera hori egiterakoan esan du egun ez dagoela inongo alderdi politikotan afiliatuta, “inongo taldeko kide ez izanak eman didan askatasunagatik egin diet eskaera hau irundarrei”.
Boto eskaera egiteko azalpenak eman ditu, izan ere, Ezker Batua-Berdeak koalizioarekin lortutako eserlekua mantendu egin baitu legealdian, nahiz eta alderdia bitan zatitu zen. Hala ere, Millanek esan du zinegotzi bezala jarraitu zuela “irundarrekiko hartutako konpromisoagatik. Zatiketa egon zenean Irungo militante batzuk horretatik alde batera gelditu ginen”.
Botoa eskatuta, horren arrazoiak eman ditu. Batetik Millanek uste du Podemosi lotutako plataformei botoa ematea Espainiako Estatuan ematen de “bipartidismoaren kontra” egitea dela, “birgaitze politikoa” ekarriko duela, eta “langileen nahiz gizarte erakundeei nahiz pertsonei egiten zaizkien erasoak” ekidingo direla.