Tokiko enpresei obren esleipenak bideratzea, edo enpresek Irunen jarduerak egiten jarrai dezaten neurriak proposatu ditu
Xabier Iridoy, gaur, Arretxe-Ugalden
Ekonomiaz eta enpleguaz mintzo da gau Irungo EAJ. Xabier Iridoy jeltzaleen zerrendaburuak adierazi du ekonomia eta enplegua sustatzea dela gai honetan haien lehentasuna, eta horretarako neurri zehatzak proposatu ditu. Gainera, arlo horretan udalak eskumen gehiago behar duela azaldu du.
Ekonomia eta enplegua sustatzeko neurrien artean, batetik Irunen finkatuta dauden enpresak lagundu behar direla adierazi du Iridoyk, eta aldi berean enpresa berriak ezartzeko lur eremuak erraztuko dituela, “erabiltzen ez diren lurzoruei irteera emango diegu. Eragile aktibo izan behar du udalak”.
Baina hori egiteko orduan erakundeen arteko elkarlana aldarrikatzearekin batera, Irungo Udalak gaian duen eskumena murritza dela zehaztu du. Eta enplegua sortzeko bidean, tokiko enpresei erreferentzia egin die, obra txikietan haien tokia behar dutela uste dutelako EAJko kideek, obra txikiak esleitzeko partidak handituz, eta horrela, udalerriko langileak kontratatuz.
Merkataritza eta ostalaritza
EAJk kezka du Irungo merkataritza eta ostalaritza sektorearekin, baina hori indartzeko helburua du erakargarritasun turistikoa duten jarduerak aurrera eramanaz, horrela sektore horietan enplegua sortuz. Eta lehen sektoreari bultzada emateko prest agertu da Iridoy, nekazal jarduerak ezartzeko orduan “malgutasuna, erraztasuna eta laguntza” eskainiz.
Arretxe Ugalden egin du gaur agerraldia Iridoyk. Bertara joateko asmoa du Mondragon Unibertsitateak Irun Berrikuntza Faktoriako parte bezala. Egitasmo hori babestuko du EAJk.