Atzo, Dmitry Strakhov Hondarribiko helmugara iristen
Azken bi etapak lehiatuko dituzte Bidasoko Itzulian dabiltzan txirrindulariek gaur eta bihar. Gaur, lehiako luzeena dute aurretik amateur mailako txirrindulariek, Orion hasi eta herri horretan bukatuko dena (14:25ean hasiko da): bidean hiru mendate izango dituzte. Bihar, Erlaitz tartean, azken etapa erabakiorra egingo dute, Irunen bukatuko dena.
Lehen bi etapen ondoren, lider dago Steven Calderon. Segundo bakarrera ditu atzetik Enric Mas, Jaime Roson eta Julen Amezketa. Hurrengoak atzerago daude. Lehen etapan jantzi zuen maillot horia Calderonek, eta atzoko bide gogorrean mantendu zuen. Izan ere, atzoko irabazle Hondarribian Dmitry Strakhov errusiarra izan zen, eta 22 segundora iritsi zen faborito nagusien taldea, tartean lehen lauak zeudela.
Etapak oso lehiakorrak ari dira izaten, bizi-biziak. Litekeena da horrela izatea gaur eta bihar. Informazio zehatzagoa
itzuliaren webgunean aurki daiteke.