Bizikleta martxa egingo du Bilduk larunbatean

Mendelutik aterako dira, Gibeletatik, 11:00etan, eta herriko kaleak zeharkatuko dituzte.

Bizikleta martxa

Kanpaina barruko ekitaldia da

Hondarribiko EH Bilduk bizikleta martxa antolatu du larunbat goizerako, udal eta foru hauteskundeen kanpainaren barruan. Mendelutik aterako dira, Gibeletatik, 11:00etan, eta herriko kaleak zeharkatuko dituzte: “Amute, Kosta, Muliate, Soroeta eta Portutik igaro ondoren Puntalean bukatuko dugu jai txiki eta pintxo banaketa  batekin”. Bizikleta martxa, aldarrikapenerako baliatuko du koalizio abertzaleak: “Txirrinda martxa honekin herriko bidegorri sarea hobetu eta zati berriak egin beharraren aldarria zabaldu bahi dugu”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.