Maiatzaren 24ko udal hauteskundeak San Pedro kaletik prestatuko ditu ezker abertzaleko Abotsanitz talde berriak, Azeri elkartearen gainean dagoen pisuan.
Jende asko hurbildu zen inauguraziora
Hondarribiko
Abotsanitz taldeak udal hauteskundeetako kanpainako egoitza inauguratu zuen ostegun arratsaldean. Maiatzaren 24ko udal hauteskundeak San Pedro kaletik prestatuko ditu ezker abertzaleko talde berriak, Azeri elkartearen gainean dagoen pisuan. Inauguraziora dozenaka lagun hurbildu ziren.
Ortzi Alonso
Abotsanitz taldeko alkategaiak adierazi zuenez, alderdi berrian “ilusio handiz” ari dira udal bozei begira lanean eta egoitza inauguratzeak garrantzia handia duela azpimarratu zuen: “Abotsanitz herritik sortu den alderdia da, eta egoitzak herriarengandik gertu egoteko aukera ematen digu, nor garen azaltzeko eta gure programa ezagutarazteko”.
Hauteskundeei begira prestatu duten programaz gain, posta bidez bozkatu nahi duenak informazioa jaso dezake Abotsanitz alderdiak San Pedro kalean inauguratu berri duen egoitzan, astearte eta ostegun goizetan, 11:30etatik 13.00etara eta arratsaldeetan 18:30etatik 21.00etara.