Ortzi Alonso izango da Abotsanitzen alkategaia

27 pertsonako zerrenda aurkeztu du ezker abertzaleko taldeak eta datozen egunotan aurkeztuko du ofizialki
Ortzi Alonso Abotsanitz

Ortzi Alonso, Abotsanitzen alkategaia

Ortzi Alonso buru duela, 27 izeneko zerrenda aurkeztu du Abotsanitz ezker abertzaleko talde berriak maiatzeko udal hauteskundeetarako, hamazazpi hautagai eta hamar ordezko, legeak baimentzen duen gehiena. Alonsorekin batera, Juanito Ortiz Bilduren zinegotzi ohia, Igor Enparan, Estitxu Urtizberea eta Lupe Queiruga ageri dira lehen bost postuetan.

Prentsari bidalitako oharrean azaltzen dutenez, aste honetan bertan egin dute “hautagaien zerrenda definitiboa”, eta datozen egunotan egingo dute aurkezpen ofiziala eta taldeko argazkia.

Honakoa da Abotsanitzen hautagaien zerrenda:

  1. Ortzi Alonso
  2. Juanito Ortiz
  3. Igor Enparan
  4. Estitxu Urtizberea
  5. Guadalupe Queiruga
  6. Ibai Labaien
  7. Telmo Basterretxea
  8. Itxaso Arruabarrena
  9. Osertz Aldai
  10. Libe Garmendia
  11. Mitxel Arzak
  12. Aitzol Arroyo
  13. María Jesús Bolaños
  14. Oihan Alberro
  15. Maddi Errasti
  16. Mikel de la Linde
  17. Ane Amunarriz

Ordezkoak:

  • Gerardo Fermín
  • Eneko Merino
  • Gema Arrillaga
  • Mikel Louvelli
  • Ibinka Lete
  • Marian Amunarriz
  • Angel Alkain
  • Maxuxa Larrarte
  • Xabier Agirre
  • Loli Gartzia
2 iruzkin albistean

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend