Iñigo Cervantes txapeldun izan da Ostravan

Iñigo Cervantes tenislari hondarribiarrak Ostravako (Txekia) Prosperita ATP Challenger txapelketa irabazi du eta ATP zerrendako 184. postura igo da.

Inigo Cervantes

200 onenen artean sartu da Cervantes

Ia lau urte geroago, ATP Challenger txapelketa bat irabazi berriro Iñigo Cervantes tenislari hondarribiarrak. Ostravan lortu du garaipena (Txekiar Errepublika), Prosperita Open txapelketan. Finala publikoa alde zuen Adam Pavlasek txekiarraren kontra irabazi zuen hondarribiarrak (7-6 eta 6-4). Garaipenarekin munduko 200 tenislari onenen artean sartu da berriro Cervantes, zehazki 184. posturaino igo da. Finalerako bidean, ATP sailkapenean aurretik dituen tenislariak gainditu behar izan zituen. Hala, final zortzirenetan James Ward (105. tokian dago), eta final laurdenetan Andrej Martin (179) baino gehiago izan zen hondarribiarra. Finalerdian Ruben Ramirez Hidalgo (174 ATP) alacantearraren kontra garaile atera zen Cervantes (6-3, 3-6 eta 7-5), eta finalean Pavlasek menderatuta, txapeldunaren trofeoa jasotzeko aukera izan zuen.

Cervantes, buztinean erosoen

Hirugarren aldia da Cervantesek ATP Challenger txapelketa bat irabazten duela. 2009 urtean Saransk-en irabazi zuen (Errrusia) eta bi urte geroago Eslovakian, Trnava hiriko txapelketan. Bi horiek bezala, Ostravako irekia ere buztin gainean jokatzen da; bistan denez, hondarribiarra hoberen egokitzen den lurra da buztina.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.