Igandean Legution distantzia luzeko Euskadiko Txapelketa irabazita, aurtengo aulki mugikorreko ontzi indartsuena izan dela berretsi du Hondarribia Arraun Elkarteak. Gipuzkoako Txapelketan bezala, Orio geratu zen bigarren.
Hondarribia Arraun Elkartearen zortzikoak Euskadiko aulki mugikorreko Txapelketa irabazi zuen igandean Legution (Araba). Astebete lehenago Gipuzkoako txapela lortua zuten berdeek, Orioren aurretik, eta autonomikoan ere nagusi izan ziren. Hondarribiak bederatzi segundo atera zizkion Oriori eta zortzi gehiago hirugarrenari, Getxori. Neguko
distantzia luzeko txapelketa ere Hondarribiak irabazi zuen, otsailan.
Hondarribia Arraun Elkarteko zortzikoa
Azken hamar urtetan HAEk zazpi titulu lortu ditu Euskadiko Txapelketan, Oriok bi eta Raspasek beste bat.
Honakook osatu zuten Hondarribiko ontziko eskifaia: Julen Castrillon, Manex Alday, Beñat eta Gorka Egiazu, Iñigo Sagarzazu, Meltxor Amunarriz, Borja Oiarzabal, Jon Muguruza eta Iker De La Linde lemazaina.