Hondarribia Arraun Elkarteko (HAE) nagusien zortzikoak urrezko domina lortu zuen larunbatean Orion, aulki mugikorreko distantzia luzeko Euskadiko Txapelketan. HAEk 90 arraunlaritik gora eraman zituen Oriora, 25 ontzi guztira, eta emaitza bikainekin itzuli ziren etxera. Hamalau domina lortu zituzten berdeek, urrezko bost, zilarrezko hiru eta brontzezko sei (
Euskadiko Txapelketako emaitzak).
Proba erreginari dagokionez, zortzikoa lemazainarekin, hondarribiarrak nagusietan eta gazteetan lehen tokian geratu ziren, eta kadeteetan hirugarren. Seniorretan Orio sartu zen bigarren eta juniorretan Irungo Santiagotarrak.
Beste hiru urrezko dominak ere mutiletan lortu zituen Hondarribiak, nagusien skiffean, eta haurren mailako skiff eta biko scullean.
Datorren asteburuan, finkoan
Hurrengo asteburuan aulki finkoko bi txapelketetan parte hartuko du HAEk. Larunbatean traineruen jaitsiera egingo dute Orion, eta bertara lauontzirekin joango dira, hiru seniorretakoak, eta beste bat jubenilez osatutakoa.
Eta igandean, bateletan ariko dira haurren mailako arraunlariak, Pasai Donibanen egingo den Gipuzkoako Batel Ligaxkaren 4. jardunaldian. Bi ontzirekin ariko da Hondarribia, biak mutilenak.