Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Joxemi Otxoteko izango da popularren alkategaia Hondarribian

Zinegotzi bakarra izanda udal gobernuan eragiteko aukera izan duela nabarmendu du Otxoteko popularrak, eta bide beretik jarraitzeko asmoa agertu du.

Asier Perez-Karkamo
Hondarribia
2015/05/03
PP Otxoteko Hondarribia

Otxoteko, Cano, Manrique eta Hernandezekin

Jose Miguel Otxoteko izango da berriz ere Alderdi Popularreko (PP) Hondarribiko alkategaia maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan. Aurkezpenean azaldu zuenez, “hondarribiarren bermea” du errepikatzeko oinarri. Bere hautagaitzaren berri eman zuenean, alboan izan zituen Juan Carlos Cano ahaldun nagusirako hautagaia eta Iñigo Manrique foru hauteskundeetarako Bidasoko zerrendaburua, baita Donostialdeko bigarrena, egun Pasaiako zinegotzi den David Hernandez. Otxotekok adierazi zuenez, Gipuzkoako eta herritarren babesa duelako errepikatuko du alkategai bezala: “Hondarribiko zerrenda buru bezala aurkeztuko naiz Gipuzkoako PP-ren babesa dudalako, nire alderdiak badakielako zer lan egin dudan udalaren gobernagarritasunari begira, baina batez ere, herriaren babesa dudalako, egunero hondarribiarrek gogorarazten didaten bezala”. Bere esanetan, zinegotzi bakarra izanik ere, azken lau urtetan udal gobernuan eragiteko aukera izan du. “Hiritarrek badakite, zinegotzi bakarra izanik ere, PP ezinbestekoa izan dela eta nire bozka garrantzitsua haien bizitza kalitatean eragiten duten erabakietan, hala nola aurrekontua onartzeko, legealdiko lehen urtean gertatu zen bezala”. Gainera, Madrilgo gobernuarekin abiatutako harremana goraipatu zuen, neguko denboraleek eragindako kalteei aurre egiteko kasuan bezala: “Ezinbestekoa ziren neurriak hartu ziren, hondartzan, espigoian, Iterlimenen, kostalde lerroan eta Farolako errepidean”.

“Bide beretik” jarraitu

Horregatik, bide beretik jarraitzeko asmoa agertu du Otxoteko alkategai popularrak: “Bete dudan papera betetzen jarraitzeko asmoa dut, legealdi honetan egin dudan lana osatzeko, Hondarribiarentzat eta PP-rentzat ona delako”. Hurrengo lau urteei begira, PP-ko hautagaiak gobernuaren zenbait proiektu babestuko dituela adierazi du, horien artean “Donostia kaleko aparkalekua bezain egitasmo garrantzitsuak”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.