Azokaren aurreko urteko saio bat
Maiatzaren 30ean itzuliko da Merka2dasoa, Irungo Zabaltza plazara. Bigarren eskuko gaien azokak urteko lehen hitzordua egun horretan izango du, baina Txingudiko Zerbitzuak erakundeak (Txinzer) beste biren berri eman du: uztailaren 19a (Hondarribiko San Pedro kalean), eta urriaren 18a (Irungo Zabaltza plazan).
Hiri hondakinak gutxitzea da azokaren helburu nagusia, berrerabilpena sustatuz. Hala, azokaren baliagarritasunaren berri emateko iazko hainbat datu eman ditu Txinzerrek: 5.754 gai saldu ziren iaz egindako azoketan, horiek 4.341 kiloko pisua zutela.
Merkatuan saltzaile bezala parte hartzeko aurretik izena eman behar da. Hori
Txinzerren webgunean egin daiteke, eta norbanakoek nahiz irabazi asmorik gabeko erakundeek eman dezakete izena.