Gaur aurkeztu dute 80 egileren lanak biltzen dituen mostra, Iruñean; uztailean iritsiko da hirira
Gaur aurkeztu dute erakusketa, Iruñean
Maestros del Bidasoa. Izen hori du Iruñeako eta Irungo udalek elkarlanean antolatu duen erakusketak. Bertan, Iruñeako, Irungo eta Baztan bailarako 80 artistaren koadroak bildu dituzte, eta lehenik Nafarroako hiriburuan izango da ikusgai, eta uztailaren 17tik abuztuaren 30era arte Irunen. Jose Antonio Santano alkatea egon da gaur Iruñean, aurkezpenean.
Erakusketan, besteak beste, Vicente Berrueta, Gaspar Montes, Jose Salis, Menchu Gal, Javier Sagarzazu edo Jose Gracenea bidasoarren lanak daude, eta hainbeste egileren lanak bilduta, lan horien aniztasuna erabatekoa da.