Ficoba erakustazokan eskualdeko eta kanpoko eragileek esperientziak azaldu eta partekatuko dituzte
Krea Bidasoaren aurreko ekitaldi bateko irudia da honakoa
Krea Bidasoa egitasmoaren zazpigarren ekitaldia egingo dute maiatzaren 7an Ficoba erakustazokan, egun osoz. Negozioren bat duten eragileei dago zuzendua Krea, bertan kontaktuak egiteko, negozio aukerak identifikatzeko, besteen esperientziak jasotzeko eta arrakasta kasuak ezagutzeko, nahiz ezagutza zabaltzeko aukera izango dute parte hartzaileek. 09:00etan hasi eta 20:00etan bukatuko da (egitarau zehatza ondoko PDFan,
Bidasoa Bizirik-ek emandakoa).
Enpresa, erakunde publiko, ekintzaile eta adimen sortzaileen topagunea da Krea. hortaz, merkatuaren joeren berri jakiteko baliagarri ere bada. Hala, topagunearen barruan hitzaldiak, tailerrak eta bestelako “esperientziak”, Bidasoa Bizirik antolatzailearen arabera, jasoko dira.
Gaur aurkeztu dute egitasmoa Ficoban bertan Irungo Sustapen ordezkari nahiz Bidasoa Bizirik-eko presidente Miguel Angel Paezek, nahiz Hondarribiko zinegotzi eta Bidasoa Bizirik-eko lehendakariorde Juan Mari Altunak.
Krea Bidasoa, egitaraua