Txingudi Irun Tenis Cluben irudia
Irabazi Irunek salatu du Jose Antonio Santano alkateak Txingudi Irun Tenis Kluba “erreskatatu” nahi duela, “diru publikoko 1,2 milioi euro erabiliz”. Alderdi politikoak adierazi du “jakin” duela alkatea negoziazio horietan dabilela, “modu ilunean”.
Irabaziren ustez ditu publikoa beste era batera erabili behar da, “udalak ez du beste lehentasunik ikusten ditu publikoko 1,2 milioi erabiliz enpresa pribatu bat erreskatatzea baino. Gipuzkoako langabezia tasarik altuena du Irunek, gizarte zerbitzuak jasotzeko zerrenda amaigabea dago, itxita edo hutsik dauden dena kopuru garrantzitsua dago. Irungo hiritarrei eskandalu honen aurrean aurkakotasuna erakustera proposatzen diegu”.
Herritarrei deia egiteaz gain, alderdi bezala honako eskaera egin dio Irabazik Santanori: “Udalari akordioaren sinadura bertan behera uztea eskatzen diogu, negoziazioen inguruan gardentasun osoa, eta irundarren diruaren kudeaketa zentzuzkoa”.