Hondarribiko Udalak 6.000 euro emango dizkio Gurutze Gorriari, giza laguntza gisa, joan den igandean Nepalen izandako lurrikarak eragindako kalteak arintzeko.
Milaka hildako eragin ditu lurrikarak
Hondarribiko Udalak 6.000 euro emango dizkio Gurutze Gorriari, giza laguntza gisa, joan den igandean Nepalen izandako lurrikarak eragindako kalteak arintzeko.
Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, departamentu horretatik bideratuko dute dirua: “Hondamendiaren neurria ikusita urtero larrialdietarako eta giza laguntzarako aurreikusiak ditugun 6.000 euroak eman dizkiogu Nepali. Hondarribiko Gurutze Gorriaren eskabidea jaso dugu, eta zalantza izpirik gabe laguntzea erabaki dugu, Nepal une hauetan bizitzen ari den dituen behar larriak ahal den ondoen asetzen laguntzeko”.