Eskolarteko txapelketaren finala, eta bertsolari gazteen festa egingo dute igandean
Bertsolari gazteez beteko da Irun igandean (hilaren 26an). Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna egingo dute, eta horren barruan, arratsaldean, Gipuzkoako Eskolarteko finala egingo dute Amaia Kultur Zentroan.
10:30ean elkartuko dira bertsolari gazteak Urdanibia plazan. Egunaren helburua da gazte bertsozaleen artean harremanak indartu eta aldi berean ikasturte amaierako festa egitea. Hortaz, goizean zehar, hiria bertsoz betetzeaz gain, jolasak, tailerrak eta bertso ipuinak egingo dituzte besteak beste.
Arratsaldean, 15:30ean hasita, da finala. Bertan zortzi bertsolari ariko dira, txapelketan parte hartu zuten 27etatik aurreko kanporaketetan ateratakoak. Honakoak dira finalistak:
- Andoni Mujika (Hernani)
- Ane Zuazubiskar (Arrasate)
- Asier Ibarguren (Donostia)
- Beñat Mujika (Donostia)
- Iñigo Ibañez (Azpeitia)
- Jon Ander Iriondo (Azpeitia)
- Oier Etxeberria (Azpeitia)
- Paul Iruretagoiena (Ataun)
Arratsaldeko ekitaldi horretan Eskolarteko idatzizko txapelketako sariak ere banatuko dira; ehunka haurrek parte hartu dute bertan.
Irungo Udalaren laguntza jaso du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak finala antolatzeko.