Gipuzkoako I. Bakailao Pintxo Txapelketa gaur aurkeztu dute Irunen; orotara 40 partaide daude
Goizean aurkeztu dute bakailao txapelketa
Lehenengoz, bakailaoa oinarri duen pintxo txapelketa egingo dute herrialdean, Gipuzkoako I. Bakailao Pintxo Txapelketa. Bihar (ostirala, hilak 24) hasiko da, maiatzaren 3ra arte. Bidasoko bakailaoaren sektorean dabiltzan enpresen babesarekin sortu dute lehiaketa, hainbat merkataritza etxe, eta erakunderen laguntzarekin (Irungo Udala eta aldundia horien artean).
Orotara, 40 establezimenduk parte hartuko dute, gehienak Donostiakoak. Bidasoko ordezkaritza zabala izango da ordea, Hondarribiko nahiz Irungo 18 taberna eta jatetxek lehiarako prest agertu baitira. Antolatzaileek esan dutenez, maila handikoa izango bakailaoaren kontsumoa sustatzea helburu duen lehia.
Maiatzaren 3ra arte pintxo horiek salgai jarri beharko dituzte establezimenduek, gehien jora 3 euroan. Sarien banaketa maiatzaren 4an egingo dute, Irunen.
Bidasoko parte hartzaileak honakoak dira
Hondarribia
- Kai Zahar
- Gran Sol
- Route 33
- Ardoka
- Sardara
- Larra
Irun
- Sargia
- Zura
- Orrua
- Mari
- Manolo
- Cafe Irun
- Corner
- Danako
- Amona Kattalin Txoko
- Bar Disco
- Ardoka
- Di Benedetto