Petanka zelaiaren ondoan dago aparkaleku berria
400 metro koadroko azalerarekin, eta ia 35.000 euroko inbertsioa atzean duela, hamazazpi aparkalekuko parkin berria egin dute Belaskoenea auzoan. Erabiltzeko prest dago. Arturo Campion kaletik sartu behar da bertara, petanka jokorako eremuaren ondoan dago. Hilabeteko epean egin dute.
Udalak esan duenez, neurri horrekin errazago izango da auzoan aparkatzea, eta auzo batzarretan bizilagunek egindako proposamenen harira egin dela esan du.
Hartara, udalak esan duenez, Belaskoenean berriki egin diren inbertsioak 200.000 eurokoak izan dira. Hirigintza lan horien artean daude San Antonio Padua parkearen handitzea, edo Belaskoenea ikastetxeko patioan estalkia jartzea.