Jose Antonio Santano
Atzo aurkeztu zuen Jose Antonio Santano PSE-EEren alkate izateko hautagaiak kanpaina bitartean erabiliko duen marka:
JAS, Jose Antonio Santano alkate. Hautagaiak nahi du marka hori irundarrentzat ezaguna izatea kanpainan zehar, “modernoa eta ulertzeko erraza da”, eta horrekin egingo dituen guztien berri identifikatuko du.
Santanok esna duenez, badaki herritarrek ezaguna dutela, eta bideo bidez, esku artean dituen proposamen berri emango duela: 10 proposamen zehatz aurkeztuko ditu, Irunentzako Ideiak egitasmoaren barruan sortutakoak; parte hartze prozesua izan da hori, kalean, elkarteekin eta eragileekin egindakoa Santanok esan duenez. Hala, programa “errealista, parte hartzailea eta erabilgarria” osatu duela ziurtatu du alkategaiak.