Maiatzaren 2an egingo dute ikuskizuna, Amaian
Haatik dantza konpainiak Ilargiaren malkoa ikuskizuna aurkeztuko du maiatzaren 2an, Amaia Kultur Zentroan. 20:00etan hasiko da emanaldia. Hiru zati ditu ikuskizunak: lehena
Vitali Safronkine koreografo eta dantzariak euskal dantzari baten gainean egindakoa da, bigarrena Antxoko Luzuriagan oinarritua, eta hirugarrena Aiert Beobidek egina da, Mikel Laboaren lanean oinarrituta.
Sarreren prezio orokorra 7,10 eurokoa da. Horiek Amaian bertan egunean, edo
aldez aurretik eros daitezke.