Shaf artista, eta Pedro Alegre Kirol ordezkaria
Kanpotik begiratuta urdin-urdin ageri dira. Hurbilduz gero, hitzekin: dibertigarria, lasaitasuna, osasuna, ongizatea… Urban Sasoi egitasmoaren barruan Javier San Martin
Shaf artistak Artalekura Gipuzkoa etorbidetik igotzeko dauden eskailerak dekoratu ditu, urdin kolorea emanaz, eta horietan Artalekuko 138 erabiltzailek emandako hitzak jarri ditu. Hitz horiek erantzunak dira, erabiltzaile horiek honako galderari emandakoak:
Zein emozio edo sentsazio positibo izaten dituzu Artalekun kirola egiterakoan?
Gaur aurkeztu dute kirola eta kaleko artea uztartzen dituen egitasmoaren, Urban Sasoiren, bigarren emaitza. Lehena Puianako Aristegi Enbaxadorea plazan egin zuten. Egitasmoaren helburua da Irungo hainbat espazio publiko hiriko sortzaileek egindako lanekin transformatzea, kirolak osasunarentzat dituen onurak azalduz kasu honetan.