Ordezkaritza zabala Bokataren Astean

25 establezimenduk parte hartuko dute Gipuzkoako I Bokata Lehiaketan, tartean Oarso Bidasoko zazpi

bokataProst!Gaur hasi eta hilaren 26ra bitartean Bokataren Astea antolatu dute Bokataren zaleek, Keler eta Ogiberrik babestuta. Honenbestez, lehiaketara proposamenak aurkeztuko dituzten tabernatan, gaur hasi eta hilaren 26ra bitartean lehiaketako bokata eta Kelerra 6 euroan zerbitzatuko dute. Lehiaketa bera, datorren asteazkenean izango da, Donostiako Maria Cristina hoteleko Food Cooking School-ean, eta epaimahaian Juan Mari Arzak-ek, Ruben Trincadok, Dani Lopezek, Xabier Zabaletak , Aizpea Oihanederrek eta Oraitz Garciak parte hartuko dute. Bokata irabazleak 500 euro jasoko ditu eta bigarrenak garaikurra eta 200 euro; hirugarrenak garaikurra eta 100 euro eta gainontzekoek parte hartu izanaren diploma oroigarria. Parte-hartzaileak: Pasai Antxo Prost, Maitzaren lehena, 2, behea. Errenteria-Orereta Xera gastroteka: Xabier Olaskoaga plaza. Hondarribia Route 33 Gourmet: Bernat Etxepare, 12. Irun Ketan: Luis Mariano 2-4. L´Atelier: Joaquin Gamon, 1 behea. Manolo: Mayor, 13. Orrua taberna: Mayor, 2.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.