Etorkizuneko karatekak bilduko dira igandean Jostaldin
Kimu, Haur eta Kadete mailetako Gipuzkoako eskolarteko Karate Txapelketa egingo dute igande goizean Jostaldi pilotalekuan, 09:30etik 13:00etara.. Hiru adinetan banakako kata lehiaketa egingo dute, eta haurretan eta kadeteetan, baita kumite modalitatea ere.

Beheko mailetako karatekak elkartuko dira
Kimu, Haur eta Kadete mailetako Gipuzkoako eskolarteko Karate Txapelketa egingo dute igande goizean Jostaldi pilotalekuan. Hiru adinetan banakako kata lehiaketa egingo dute, eta haurretan eta kadeteetan, baita kumite modalitatea ere.
09:30ean hasiko da txapelketa eta Gipuzkoako Karate Federazioaren arabera, 13:00ak arte iraungo dute erakustaldiek. Sarrera librea da, beraz, aukera paregabea izango da lurraldeko karateka gazteenen trebezia ezagutzeko.