Asteburuan Guadalupeko fuertea eta hirigune historikoa ezagutzeko udaberri-udako bisitak hasiko dira
Neguan gotorlekua garbitu dute eta errepikatzen duenak itxuraldatuta aurkituko du
Aste santua atzean utzita, udaberri eta udarako propio prestaturiko bisita gidatuen programa abiatuko dute asteburuan Guadalupeko Gotorlekuan. Arma Plaza Fundazioak larunbatero ordubeteko bisita gidatuak egingo ditu, 11:00etan. Salbuespen bezala, asteburu honetan igandez egingo dute lehenengoa, eta ez larunbatean, baina hilaren 25etik aurrera, larunbatetan egingo dituzte bisitak.
Bisitaren prezioa 6 eurokoa da eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Ostiral eguerdia baino lehe egin behar da, 943 64 36 77 telefono zenbakira deituta edo
fundazioaren helbidera idatzita.
Aurreko urteetako bisitetara joandakoek errepikatuko balute, itxuraldatua aurkituko lukete fuertea. “Guadalupeko Gotorlekuaren barneak itxura berritua aurkezten du, Kostaldeko Garbiketarako Enplegu Sustapeneko proiektuan ari diren zazpi langilek burututako garbiketa lanen ondorioz”, azaldu du fundazioak.
Alde Zaharrean ere egingo dira bisitak
Alde Zaharrean ere
Gotorlekuan bezala, Alde Zaharrean ere egingo dira ondarea ezagutzeko bisitaldiak. Aste Santuan programatutako guztiak bete ziren eta bide beretik jarraitu nahi dute udaberrian eta udan. Iraila arte, larunbatero izango da Hondarribiko hirigune historikoa ezagutzeko aukera, 11:00etan Arma Plazako turismo bulego paretik abiatuta. Informazio gehiagorako bisitatu Arma Plaza Fundazioaren
webgunea.