Lokal hutsen jabeekin elkartuko da udala
Hondarribiko Udalak bilera antolatu du asteazkenerako hutsak dauden Alde Zaharreko lokalen jabeekin, Hirigune Historikoa biziberritzeko planaren harira. Denda kaleko Kultur Etxeko areto nagusian egingo dute bilera, 13:15ean, eta bertan biziberritze planak lokal hutsen inguruan egiten duen hausnarketa azalduko du udalak.