Lan baldintzen okerragotzea salatzeko Correoseko langileak elkarretaratzeak egiten hasi dira. Irunen, Herritarrak Atenditzeko Zerbitzuaren (HAZ) parean elkartuko dira astelehenero, 11:00etatik 12:00etara. Enpleguaren alde eta zerbitzuaren kalitatea aldarrikatzeko egingo dituzte elkarretaratzeak.
Irunen, hilaren 13an elkarrizketatu ziren
Correoseko lan baldintzen okerragotzea salatzeko elkarretaratzeak egiten hasiak dira Bidasoan eta Oarsoaldean. Irunen, Herritarrak Atenditzeko Zerbitzuko (HAZ) bulegoaren parean (Luis Mariano kalean) elkarretaratuko dira astelehenero, 11:00etatik 12:00etara. Enpleguaren alde eta zerbitzuaren kalitatea aldarrikatzeko egingo dituzte elkarretaratzeak.
Langileek salatu dutenez, azken bost urtetan pertsonalaren %25 murriztu dute Correosen, Correos SEPIn txertatuz geroztik hasi omen da enplegu galera, nahiz eta, langileek diotenez, Correos izan SEPIn etekinak eragiten dituen enpresa gutxienetakoa.
Gutunen eta zerbitzu postal tradizionalen gainbeherarekin lotzen dituzte Correosek eta SEPIk murrizketak, baina Internet bidezko salmentek paketeriaren gorakada eragin dutela nabarmendu dute langileek, baita udaletako, epaitegietako eta bestelako erakundeen jakinarazpenen administratiboen gorakadak ere.
Pertsonala murriztuta Corrosek zerbitzuaren gutxieneko kalitatea ezin duela bermatu salatu dute langileek, eta zerbitzuaren okerragotzea, bulegoetako ilara luzeetan nabaritzeaz gain, langileen osasunaren kaltetan jokatzen ari dela salatu dute, pertsonala falta denez, lan kargak handitzen doazelako.