Mixikuek irabazi dute garai berriko II. olinpiadetako zazpigarren proba eta Pexperlantak taldeak lidergoari eutsi dio. Beste behin, antolakuntza bikaina izan da eta parte hartzaileek eta publikoak jardunaldi itzelaz gozatzeko aukera izan dute.
Garagardoarekin ospatu zuten Mixikuek piratek ezkutatutako altxorra aurkitu izana
Hondarribiko IX. Herri Olinpiadetako azkenaurreko jardunaldia egin zuten igande goizean. Olinpiadetan parte hartzen ari diren taldeak Altxorraren bila aritu ziren herrian zehar eta sekulako giroa sortu zuten han eta hemen. Azkenaurreko probara Mixikuak eta ia Bionttuak parekatuta iritsi ziren, baina urdinak itsasoratu ziren aurrena eta bandera pirata eurentzat izan zen. Ronik ez eta garagardoz ospatu zuten garaipena.
Proba gehienak Butroi pasealekuan egin zituzten, Uxoa pareko espigoian, baina aurretik herrian gordetakopistak deskubritu behar zituzten, biko taldetan. Kilometro asko egin behar izan zituen talde bakoitzak, eta horregatik, antolakuntzak bizikleta erabiltzeko aukera eman zuen. Hori bai, bizikleta bakarra bikote bakoitzeko. Itzela izan zen,
Verano Azul berriro ikustea bezalakoa.
Ikusi Altxorraren bila probako argazkiak, Bidasoko HITZAko
Irudiak atalean,
II. olinpiadetako albumean (proba bukaeran taldeei ateratako argazkiak datozen egunetan argitaratuko ditugu).