Marcela Lagarde feminista mexikarrak hitzaldia emango du asteartean Kultur Etxean
Mexikon, feminismoaren ikurra da Lagarde
Marcela Legarde y de los Rios, Ciudad Juarez eta Mexiko osoko
feminizidio-en kontrako borroka gidatu duen antropologoak, hitzaldia emango du asteartean, hilak 14, 19:00etan, Denda kaleko Kultur Etxean. Emakumeen erailketen aurkako borrokagatik mundo osoan ezaguna da Lagarde, eta hainbat sari garrantzitsu jaso ditu. Hondarribian bere jarduna laburbiltzen duen liburua aurkeztuko du,
El feminismo en mi vida: hitos, claves y tópicos. Emeki elkarteak antolatzen du eta Emakunderen eta Hondarribiko Udalaren laguntza du.
Lagarde Mexikoko Unibertstitate Autonomoko katedraduna da;
Los cautiverios de las mujeres: madresposas, monjas, putas, presas y locas goiburuko tesia aurkeztu zuen. Berari zor zaio Ciudad Juarezen gertatzen dena azaltzeko
feminizidio hitza erabiltzea. Hiri horretako erailketak ikertzeko Kongresuan batzorde bat eratzea lortu zuen. Mexikoko emakumeen kontrako biolentziari buruzko ikerketa diagnostikoa zuzendu zuen, eta ikerketa horren ondorioetako bat izan zen
feminizidioak ez zirela Ciudad Juarezi mugatutako arazoa.
Bide penalari dagokionez, kode penalak
feminizidio delitua aintzat hartzea lortu zuen; 2007an Emakumeak biolentziarik gabeko bizitza baterako eskubidea onartzen duen legea onartu zuten.