Espainiako txapelketa abiatuko da Tenerifen eta hondarribiarra Opel Adam R2 autoarekin ariko da
Fernandez eta Vilariño, auto berriarekin
Angela Vilariño pilotu hondarribiarrak Asfalto gaineko Espainiako Rally Txapelketa (CERA) hasiko du gaur arratsaldean, Kanariar irletan, Sara Fernandez kantabriarra kopilotua ondoan duela. Opel Adam R2 kotxearekin lehiatuko da bikotea, Opel Motorsport Team Spain taldean.
Adejeko Hiria Rallyak irekiko du txapelketa, Tenerifen. Gaur eta bihar egingo da, arratsaldez.
Iaz mendiko rallietan aritu zen Vilariño eta Espainiako txapelketa irabazi zuen. Lehen aldia izan zen emakume batek Mendiko Espainiako Rally Txapelketa irabazten zuena.