Segurtasun lurzorua aldatzeaz gain, Landetxan eta Ibarlan haur jokoak ere aldatu ditu udalak.
Landetxa-Kateako Errotaberri parkearen egungo itxura
Irungo Udalaren Bide Publiko eta Obra departamentuak jakinarazi duenez, zenbait haur parketan hobekuntzak burutu ditu azken asteetan. Landetxa-Kateako Errotaberri, Artigako Dario de Regoyos eta Ibarlako haur joko eremuetan jardun dute beharginak eta guztietan segurtasun lurzorua goitik behera berritu behar izan dute. Horrez gain, Landetxan eta Ibarlan haurrentzako jokoak erabat ere aldatu dituztela adierazi dute. 82.600 bat euro bideratu ditu udal gobernuak parkeetako berrikuntzak gauzatzeko.