Jose Luis Lasaren eskulturak erakusketa batean bildu dituzte

Laboral Kutxaren erakusketa aretoan ikus daitezke hilaren 19ra bitartean; eskultura eta taila oinarritzat hartuta forma geometriko berriak bilatzen ditu artistak.

Jose Luis Lasaren eskultura

Jose Luis Lasaren eskultura

Jose Luis Lasa artista zarauztarrak erakusketa abiatu du Laboral Kutxaren erakusketa aretoan. Hilaren 19ra bitartean zabalik egongo da erakusketa, astegunetan, 17:30etik 20:30era bitartean. Taila eta eskultura oinarritzat hartuta, forma geometriko berriak bilatzen ditu zarauztarrak. Zura ezberdinak erabiltzen ditu horretarako haren artelanetan, eta obaloak lantzen ditu gehien bat. Gainera, erdigunea hustu egiten du artistak, “leiho moduko bat” sortze aldera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.