Hitzordu bikoitza aste honetan Kabigorrin

Bertso gaua antolatu dute etzirako eta Igelaren Bandaren kontzertua, larunbaterako. Datorren asterako ere bi hitzordu finkatu ditu Kabigorrik.

Igelaren Banda taldearen irudia

Igelaren Banda taldearen irudia

Kabigorri Bidasoaldeko Ateneoak agenda oparoa prestatu du apirilerako, eta horren harira, hitzordu bikoitza aurreikusi dute aste honetarako. Hala, lehenik eta behin, Irunabar Irungo Bertsoaren Bilguneak bertso gaua antolatu du etzirako, 19:30ean abiatuta. Bertan parte hartuko duten bertsolariak izango dira, Iñigo Ugarte, Patxi Castillo, Maddi Sarasua eta Unai Gaztelumendi. Gai jartzaile lanetan Gotzon Aizpiolea ariko da. Hilaren 11n larunbatarekin bestalde, Igelaren Bandak kontzertua emango du 23:30ean abiatuta. Musika instrumentalean oinarritzen da taldea, inprobisazioari garrantzia handia emanez. Bestalde, Gure Esku Dago-k ekoiztutako Jostunak dokumentala proiektatuko dute datorren ostegunean (19:30) eta hilaren 18an larunbatarekin, Rafael Amor bakarlariaren doinuak entzuteko aukera izango dute interesatuek, 19:30etik aurrera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.