Emozioa udaletxean. Hala azal daiteke larunbat eguerdian Irungo udaletxean zegoen giroa. Futbolari, kirol hedabideei, eta Irungo gizarteari lotutako aurpegi ezagun asko, herritarrak nonahi, Udal Txistulari Banda nahiz Udaltzaingoko kideak ohorezko egoeretarako jantziekin, alfonbra gorriak Irungo etxe nagusiaren kanpoan eta barruan… “Sarao bat”, esan zuen udaletxeko pleno aretoan egon zen Real Unioneko egungo taldeko jokalari batek. Horren guztiaren arrazoia: Real Unioni, 100 urte beteko dituelako maiatzaren 15ean, Irungo Urrezko Domina emateko ekitaldia egin zuten.
Ekitaldia hasteko udalbatzako kideak zein Real Unioneko goi agintariak txistularien agurrarekin sartu ziren pleno aretora. Zinegotziak euren jezarlekuetan eseri ziren, aurrean ehunka lagun zituztela eserita: lehen lerroan, Real Unioneko presidentea, presidente izandakoak, eta lehen bazkidea, Nicolas Agirre. Atzerago taldearekin harremana duten beste hainbat lagun, tartean, egungo futbolariak. Udaleko ordezkari batek aurrekoa asteazkenean hartutako erabakiaren berri eman zuen hizketaldien garaian: Irungo futbol taldeek aurkeztutako mozioa onartuta, Real Unioni Irungo Urrezko Domina ematea adostu zuten zinegotziek, aho batez. Larunbatean erabakia egikaritu zen.
“Irundarren senaren DNAn”
Ekitaldia girotzeko, 100 urteen errepasoa egiten zuen bideoa eman zuten lehenik. Ondoren, Jose Antonio Santanoren hizketaldia etorri zen. Alkateak Unionen baloreak goraipatu zituen, “funtsean Irun hiriak dituenak dira: elkar ulertzea eta elkarbizitzarako gune izatea”. Irundar guztien bihotzean Real Unionek zati bat duela esan zuen, “irundarren senaren DNAn dago taldea”, eta horregatik eta 100 urte betetzen dituelako jasoko zuela taldeak domina preziatua. Bereziki gogoan izan zuen alkateak Ricardo Gomez, zendu berri den Dunboa-Eguzki futbol talde irundarraren presidentea.
Ondoren, domina eman zion alkateak Ricardo Garcia Unionen presidenteari. Honek, oso hunkituta, eskerrak emateaz gain, Irungo taldeek saria Unioni emateko egin zuten eskaera ohoretzat eman zuen, eta taldea 100 urtez bizirauten lagundu dutenen lana aitortu zuen. Une latzenetan ere taldea babestu behar dela adieraztearekin batera, bere desioa zein den esan zuen: “Beste 100 urteko bidea egiten gaur hasi gara”.
[nggallery id=33]
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.