Kirol kaiak Europako artisautza egunekin bat egingo du larunbatean

Hala, larunbatean artisautza tailerrak antolatuko dituzte kirol kaian, goizez eta arratsaldez.

Europako artisautza egunak

Europa osoan antolatuko dituzte jarduerak

Arte Lanbideen Europako Egunak ospatuko dituzte asteburuan eta Euskadiko Kirol Portuak erakundeak bat egin du ekimen horrekin. Hala, larunbatean artisautza tailerrak antolatuko dituzte Hondarribiko kirol kaian, goizez eta arratsaldez. Orotara, 20 artisau elkartuko dira, Bitxiart Bidasoko artisauen elkartekoak, eta haien lana nola egiten duten aukera izango da. 10:30etik 20:00etara izango da zer ikusi.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.