Urdanibia plazako lanen amaiera ospatzeko egitaraua aurkeztu dute

Herriko elkarteekin eta Irungo Udalarekin elkarlanean antolatu du astebururako programazioa Alde Zaharra San Juan Auzo Elkarteak.

Auzo elkarteaz gain, herriko elkarteek, ostalariek, erakundeek eta udalak lagundu dute antolakuntzan

Auzotarrez gain, herriko elkarteek, komertzioek, ostalariek, erakundeek eta udalak lagundu dute antolakuntzan

Azkenean bukaerara iritsi dira Urdanibia plazako lanak eta hori ospatzeko xedearekin, egitarau berezia antolatu nahi izan du Alde Zaharra San Juan Auzo Elkarteak. Irungo elkarteekin, komertzioekin, erakundeekin, ostalariekin eta udalarekin elkarlanean prestatu dute programa. Auzo elkarteko kide Gorka Alavarezek nabarmendu zuenez, “jende guztia prest agertu da laguntzeko, orain irundarrak animatu behar dira Urdanibia plazatik pasa eta bertan gozatzeko”. Horrez gain, larunbatean izango den babarrun jaterako txartelak Irungo La Salle elkartean, Kurpil Kirolak elkartean eta Motor tailerrean 15 euroren truke salgai daudela gogorarazi dute. Hori horrela ondokoa da aurreikusitako jardueren egitaraua: Martxoak 28, larunbata
  • 10.00-11.00. Animazioa azokaren inguruan.
  • 10.00-14.00 Alde Zaharra San Juan elkarteko txosna zabalduko dute plazan.
  • 10.00-14.00 Komertzio kalean: Erakusleihoak kalean, dastaketak…
  • 10.00-14.00 Plazari buruzko argazki erakusketa (Euskaltegia/ Sancho de Urdanibia jauregiaren aurrean)
  • 10.30-13.30 Elkarte gastronomikoen ate irekiak: pintxoak, salda… (La Salle, Kurpil, Motor Elkartea, Jostallu…)
  • 10.30-12.00 Ondareko erraldoi eta buruhandiak, Bidasoako Gaiteroak taldeak lagunduta.
  • 11.00-13.00 Photocall plazako iturrian (AFI).
  • 11.00-12.00 Ibilbide historikoa Mertxe Trancheren eskutik euskaltegitik abiatuta.
  • 12.00-13.30 Bidasoako Txarangako erraldoi eta buruhandiak.
  • 12.30-14.00 Nabartenea Abesbatzaren emanaldia auzoan barrena.
  • 14.15 Babarrun jate herrikoia.
  •  17.00-20.00 Haurrentzako jolasak eta gaztelu puzgarriak plazan.
  • 17.30 Eremu gastronomikoaren irekiera: Txosna, taloak eta sagardoa
  • 17.30-19.30 Plazaren inguruko argazki erakusketa plazan.
  • 18.30 Haurrentzako txokolatada.
  • 19.00 Dantzaldia Ainhoa Dantza Akademiako ikasleen eskutik.
  • 19.00-21.00 Urrezko Txopera I. Pintxo Lehiaketa ibilbidea auzoko tabernatan.
  • 19.30 Atzokoak Abesbatzaren emanaldia auzoko hainbat tokitan zehar.
  • 20.00-22.00 Animazioa auzoko hainbat kaletan zehar.
  • 22.00-01.00 Berbena Triki Beltz Taldearen eskutik.
Martxoak 29, igandea
  • 09.00-10.00 Diana Txistularen Bandaren eskutik.
  • 10.00-12.30 Herri kirolak (jarduera familiarra), plazan.
  • 10.30-14.30 Alde Zaharra San Juan elkarteko txosna plazan.
  • 10.30-14.30 plazari buruzko argazki erakusketa, plazan.
  • 12:30 Irun Hiria Musika Bandaren kontzertua.
  • 13:00 Urrezko Txopera I. Sari banaketa.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.