Larunbatean 'SOStemible' antzezlan satirikoa jasoko du Banakok

Txiflando aktore taldeak hainbat umorezko sketch-ez osaturiko obra antzeztuko du. Botere politikoaren kritika zorrotza

Txiflando SOStemible

Boterearen satira da ‘SOStemible’

Txiflando Antzerki Tailerraren eskutik, antzoki bilakatuko da larunbatean Banako aretoa. Amaia Rodriguez, Rakel Salinas eta Beatriz Arana aktoreak dira Txiflando, eta SOStemible antzezlan satirikoa taularatuko dute, 20:00etan. Sarrerak 3 euro balio du. Hainbat sketch-ek osatzen dute SOStemible. Txiflandoko aktoreek egungo errealitatearen parodia komikoa egiten dute, gizartearen kontraesanak muturreraino eramanez: “Naturaren eta jendartearen zapalkuntzara eramaten duen boterea eskuratzeko grina aseezina, era espresionistan marrazten dute, lekukotza gordin bezain errealak plazaratzen dituzten bitartean”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.