Lau haizetara zabaldu zuten herritarrek euskararen aldeko aldarria; baita Real Unioneko ordezkariak ere
Ehunka lagunek bat egin zuten larunbat eguerdian 19. Korrikarekin Irunen. Gurutzetik Katea-Landetxara sartu zen Korrika 13:00ak pasatxo zirenean eta erdigunera hurbiltzen joan ahala, geroz eta irundar gehiago batu ziren euskararen aldeko iniziatibara. Hala, Nafarroa etorbidearen bukaerara iristean, Korrikaren amaiera ikusezina zen.
Hirutan zeharkatu du aurten Korrikak Irun. Izan ere, igande goizaldean Hendaiatik Irunera sartu zen berriro; baita Hondarribitik bueltan ere.
Ondokoa da larunbat eguerdiko lekukoen irudi galeria.
[nggallery id=29]