Azken bi urteetan bigarren izan ondoren, atzo lehenengoz irabazi zuen mendi lasterketa; Ana Cruz pasaitarra, beteranoetan onena
Gizonen mailako lehenak
Hirugarrenean bai. 2013ko eta 2014eko ekitaldietan bigarren izan ondoren, Iker Oliveri hondarribiarrak Donostia-Hondarribia Trail mendi lasterketa (Talaia bezala ere ezaguna) irabazi zuen atzo. Donostia-Ulia-Pasaia-Jaizkibel-Hondarribia egiteko bi ordu eta 18 minutu behar izan zituen hondarribiarrak. Sasoi betean dago, besteak beste, otsailaren 22an Lezo-Jaizkibel proba irabazi zuelako.
Oliveriren atzetik, gizonezkoetan, Mikel Albeniz donostiarra eta Ander Iñarra lezoarra sailkatu ziren. Joxe Amunarriz hondarribiarra bosgarrena izan zen, Iñaki Martiarena irundarra seigarrena, eta Joxean Beledo irundarra zortzigarrena.
Emakumeetan, Itsaso Leunda hernialdearra izan zen azkarrena, bi ordu eta 52 minutuko denborarekin. Haren atzetik sailkatu ziren Uxoa Irigoien getariarra eta Monica Grajera alkizarra.
Emakumeetan iritsi zen Oarso Bidasoko atzoko bigarren garaipena. Izan ere, Beteranoan Mailan (40 urtetik gorakoak), Ana Cruz pasaitarra izan zen irabazlea. Kategoria horretan, baina gizonetan, Imanol Oiarbide ordiziarra izan zen lehena.
Ondoko estekan ikus daiteke
lasterketaren sailkapen osoa. Behekoak, helmugako irudiak dira.
[nggallery id=28]