
Bidasoko HITZAk zuzenean emango du streaming bidez 19. Korrikak eskualdean egingo duen ibilbide osoa, larunbatean eta igandean. Adi beraz zure herriko ordutegiari eta konektatu zaitez. Korrika egiterik ez baduzu, noski.
AEK eta euskal hedabideek akordioa hitzartu dute eta Hamaika telebistak euskararen aldeko lasterketaren jarraipen zabala egingo du. Horri esker, HITZAk zuzenean emitituko du Korrikaren ibilbidea, eta gure kasuan, 19. Korrikak Bidasoan eta Oarsoaldean egingo duen bidea jarraitzeko aukera izango da Interneten,
bidasoa.hitza.eus eta
oarsoaldea.hitza.eus webguneetan.
Korrika eskualdean sartu baino minutu batzuk lehenagotik hasiko da konexioa eta eskualdetik atera ondoren moztuko da seinalea. Esan bezala, Oarsoaldeko eta Bidasoko ibilbidea emitituko da Oarso Bidasoko HITZAren bi webguneetan.