Ezker Abertzalea “feminista” dela eta, “deklarazio intentzio bat izan daitekeela” uste du koalizioak; 21 ordezkarik osatzen dute EH Bilduren zerrenda.
Eskuinetik hasita eserita dagoen bigarrena da Erriondo EH Biblduren alkategaia
Hondarribiko EH Bilduk 2015eko udal hauteskundeetarako alkategaiaren eta zerrendarren aurkezpena egin zuen atzo arratsaldean Zuloaga Etxean egindako agerraldian. Sortu, EA, Aralar eta Alternatibak osatutako koalizioak Lore Erriondo Korostola aurkeztu zuen alkatetzarako hautagai gisa. Aurkezpenean azaldutakoaren arabera, ”argi genuen hauteskunde hauetarako zerrendaburu bezala emakumezko bat nahi genuela. Ezker Abertzaleak feministatzat du bere burua eta zentzu honetan iruditzen zaigu hau deklarazio intentzio bat izan daitekeela”. Ildo horretan, azken hauteskundeetan zerrendaburua gizon bat izanda, “orain emakumezkoa izatea justua, sanoa eta ona dela iruditzen zaigu”.
Hori horrela, Sortuko, EAko eta Aralarreko ordezkariek osatuko dute hauteskundeetarako zerrenda, baita “independienteek” ere. Halaber, lan sektore ezberdinetako ordezkariak daudela nabarmendu zuten koalizioko kideek agerraldian.
Erriondo alkategaiak egindako adierazpenen arabera, koalizioa izan arren, “ helburu komuna partitzen dugun desberdinen arteko elkartea” da koalizioa. Hala, “hondarribiar burujabez osatutako Hondarribia burujabe” baten alde lan egin nahi dutela argi utzi zuen Erriondok. Halaber, “Hondarribiaren ondasunak zaintzeko, hobetzeko, bideratzeko, ezagutzera emateko, partitzeko eta antolatzeko” lan egingo dutela azaldu zuen. Lan esparru horien artean besteak beste, daude: hizkuntza, hizkera, kultura, hezkuntza…
Koalizio izaera izan arren eta zer egingo duten azaltzea baino, lan ildo ezberdinak “nola” garatuko dituztenazaldu zuen Erriondok. “Gure jardunaren ardatza eta ezaugarri komuna ahalduntze prozesuak” direla esan zuen. Euskara aipatu zuen adibide gisa zerrendaburuak: “Hizkuntza ahalduntzea, euskararen normalizazioan sakonduz; ez dakitenei erakutsiz eta dakitenei esparru bat eskainiz”.
“Eredu feminista tresna” dutela eta “ekologismoa ardatz” hartuta lan egingo gaineratu zuen. Datozen ekitaldi eta jardueren bitartez ezagutzera emango du koalizioak herri programa eta horren inguruko xehetasunak.
Ondokoa da Hondarribiko EH Bilduk 2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetarako aurkeztutako zerrenda:
- Lore Erriondo Korostola
- Jon Mikel Garmendia Mujika
- Carlos Maria (Manza) Gebara Urkiola
- Gurutze Aizpuru Agirre
- Maite San Miguel Villaseca
- Enrike Lekuona Muñoz
- Olatz Ugalde Lujanbio
- Imanol Olaizola Aginaga
- Malen Alkain Zendoia
- Patxi Edorta Agirre Iridoi
- Itsaso Lekuona Legorburu
- Imanol (Kima) Arzuaga Sarratea
- Sagrario Alza Sorondo
- Tete Arroyo Aginagalde
- Ainhoa Agirre Lapitz
- Iban Clemente Martin
- Sagrario Santos Rodriguez
- Josu Barandiaran Goikoetxea
- Josune Gomez Lago
- Borja Arieta-Araunabeña Ibañez
- Idoia Santurtun Castaños