Topaguneak antolatzen duen Laburbira ikusteko aukera bakarra izango da Oarso Bidasoan, gaur, Hondarribian. Kote Camacho oiartzuarrak Don Miguel zuzendu du, eta gaurko emanaldiaren ondoren ikusleekin solasaldia egingo du.
Bidasoarren arteko derbia izango da asteburuan futbolezko gizonen Erregional Preferente Mailan; Mariñok Hondarribia hartuko du bihar Landetxako Ugalde zelaian, 17:30ean hasiko den partidan.
Jardunaldi erabakiorretan sartuak daude gure taldeak. Eskubaloikoak Oreretan jokatuko du eta galduz gero mailari eusteko dituzten aukera apurrak galduko lituzke. Futboleko lehen taldeak partida zaila du Elgoibarren kontra, baina etxean. Preferentekoak Irunen jokatuko du, Mariñorekin.
Etiopian proiektuak finantzatzeko 10 kilometroko proba egingo dute etzi hainbat herritan. Hondarribian familien proba ere egingo dute, 2,7 kilometrokoa.
Hondarribiko eta Irungo udalek, jaurlaritzak eta Euskadiko Parkeen sareak hitzarmena sinatu dute Gipuzkoako Parke Teknologikoa Zubieta-Urdanibian zabaltzeko. Lehen proposamena egin zenetik zortzi urte pasa dira.
Egitaraua osatzen ari dira oraindik Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkartea, Irungo Udala eta auzoko hainbat elkarte elkarlanean; larunbateko azokarekin batera hasiko direla ospakizunak aurreratu dute.
Beste behin ere, bikaina izan da AEKren, Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta hiru ikastetxeen arteko lankidetza eta herriko Lehen Hezkuntzako ikasleek ahaztuko ez duten ekitaldian parte hartzeko aukera izan dute.
Ezker Abertzalea “feminista” dela eta, “deklarazio intentzio bat izan daitekeela” uste du koalizioak; 21 ordezkarik osatzen dute EH Bilduren zerrenda.