Topaguneak antolatzen duen Laburbira ikusteko aukera bakarra izango da Oarso Bidasoan, gaur, Hondarribian. Kote Camacho oiartzuarrak Don Miguel zuzendu du, eta gaurko emanaldiaren ondoren ikusleekin solasaldia egingo du.
‘Zela Trovke’, Asier Altunaren film laburra
Euskarazko zortzi film labur ikusteko aukera izango da gaur arratsaldean Hondarribiko Kultur Etxean (Denda kalea, 18), Topaguneak antolatzen duen Laburbira ekitaldiaren hamabigarren ekitaldian. Aurtengo Laburbira ikusteko Oarso Bidasoan izango den aukera bakarra da.
20:00etan hasiko dira emanaldiak eta bukaeran, Kote Camacho zuzendariarekin eztabaidatzeko aukera izango da.
Don Miguel animaziozko lana zuzendu du oiartzuarrak (ikusi trailerra behean).
Hamabigarren ekitaldia du Laburbira film laburren zirkuituak, euskarazko zinemagintzaren perla txikiak ikus-entzuleei eskaintzeko asmoa duenak. 2015eko hilaren 4tik 28ra, 29 herritan izango da zirkuitua, horien artean Hondarribian. Zortzi lan ikusgai, zortzi lan ezberdin; euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaren aniztasun eta kalitatearen erakusgarri. Zuzendari esperientziadunek, hasiberriek eta bidea urratzen dabiltzanek dute lekua 2015eko edizio honetan. Ordu eta laurden inguruko emanaldia da.