Abuztuan beteko duen mendeurrena ospatzeko helburuarekin erakusketa osatu nahi du klubak

Mendeurrenari begira materiala bildu nahi du Real Unionek
Argazkiak, bazkide txartelak, sarrerak, kartelak, arropa, bereizgarriak, ikus-entzunezkoak, dokumentuak edo beste edozein motatako materiala bildu nahi du Real Unionek. Zale eta herritarren laguntza eskatu du klubak horretarako; izan ere, abuztuan mendeurrena beteko du eta aurreikusitako ospakizunen artean, erakusketa bat martxan jarri nahi duela jakitera eman du klubak.
Materiala Real Unioneko egoitzara eramateko eskaria luzatu du klubak. Bertan zainduko dute material hori beren jabeei itzuli arte. Hala ere, erakusketa bukatu bitartean bildutako zenbait objektu ikusgai jarri ahal izango dituztela ohartarazi dute txuribeltzek.
Irungo Udal Artxiboarekin elkarlanean ari da horretarako Real Union eta beraz, edozein motatako kontsulta egin nahi izanez gero, Sagrario Arrizabalagarekin harremanetan jar daitezkeela interesatuak zehaztu du klubak, 943 505 205 telefono zenbakian edo ondoko
posta elektronikoan.
Bukatzeko, parte hartzen duten kolaboratzaile guztiek detaile bat jasoko dutela bueltan jakitera eman du Unionek.