Igande honetan eta apirilaren 4an izango dira bisitak, 11:00etan. Ordubete lehenago abiatuko dira herritik eta bisita eta gero kantinan bazkalduko dute.
Guadalupeko gotorlekua bisitatzeko irteera antolatu du Gazte Xaiak igande honetarako eta apirilaren 4rako. Txangoa eta bisita egingo dituzte, biak, eta Guadalupen geratuko dira bazkaltzen, kantinan. Igande honetarako, 11:00etan hitzartu dute fuertea ezagutzeko bisita gidatua (gaztelaniaz) eta hara garaiz iristeko 10:00etan abiatuko dira herritik. Bi orduko bisita eta gero atseden hartuok dute, eta 14:00etan zer edo zer jango dute kantinan.
Osatu beharreko taldea 20-25 pertsonakoa da eta bisitaren prezioa 4 eurokoa. Eguraldi txarra eginez gero data aldatuko dute. Informazio gehiago behar duenak edo apuntatu nahi duenak,
posta elektronikoz egin dezake.