Abotsanitzek batzarra egingo du gaur, hauteskundeei begira
Abotsanitz Hondarribiko ezker abertzaleko taldeak herri batzarra egingo du gaur, osteguna, arratsaldean Muaran, 19:30etik aurrera. Gai bakarra izango dute lantzeko: hauteskundeak. Udal bozetarako programa zehazten ari dira eta aurkeztuko duten izen abizenen zerrenda osatzen. Horietaz eztabaidatuko dute gaur.