Kobazuloetako artea ezagutzeko irteera antolatu du Oiassok

Martxoaren 22tik 24ra bitartean egingo dute bidaia interesatuek; 25 lagunek izena eman behar dute gutxienez

Irudian, Puente Viesgon (Kantabria) kokatutako El Castillo izeneko kobazuloa

Irudian, Puente Viesgon (Kantabria) kokatutako El Castillo izeneko kobazuloa

Artea kobazulotan izenpeko irteera antolatu du Oiasso Erromatar Museoak martxoaren 22,23 eta 24rako. Kantabria eta Asturiasko aztarnategi arkeologiko nagusietara bidaia egingo dute museoko kideek eta bisitatuko dituzten lekuen artean besteak beste, daude: El Castillo,  Las Monedas eta Tito Bustillo kobazuloak; baita Altamirako koba eta museora bisita zein Santanderreko Arkeologia eta Historiaurreko Museora ere. Gutxienez 25 lagunek izena eman behar dutela jakitera eman du Oiasso museoak. Gainontzeko xehetasunak ezagutzeko 943 639 353 telefono zenbakira edo posta elektronikora jo dezakete interesatuek.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.